Bezeroa gurekin harremanetan jarri zen bere lorategian igerileku berri bat instalatu zuelako eta hau, lorategiaren diseinu berri batekin lagundu nahi zuelako ahalik eta mantenu lan gutxienarekin.
Horma altuez eta angeluzuzeneko lorategia zenez, diseinu kurbilineoa egin zen lekuak sor zezakeen sentsazioa gogorra arintzeko asmoarekin.
Igerilekuaren ondoan, kalitate oneko belar artifizialeko gune bat jarri zen.
Landare-elementuei dagokienez, bezero berak mintegian hautatutako bi olibondo dira protagonistak eta batez ere tamaina txikiko eta mantentze-lan baxuko koniferekin bete zen diseinua.
Espezieen aukeraketarekin, belar artifizialaren instalazioarekin eta tantaka ureztatzearekin, lorategi honen mantenu beharra gutxienera murriztu zen.