Skip to content Skip to footer

Eraikuntza berriko lorategia

Lorategi honen proiekturen prozesua hutsetik abiatu zen. Etxearen eraikuntza amaitu zenean, diseinatzeko eta ondorengo exekuzio prozesua hasi zen. Lorategia, terraza-eremu handi batekin hasten da, bi aldeetan neurrira egindako “corten” altzairuzko lorategiak jarriz jantzia. Lorontzietako ladaketa, urtean zehar terrazari kolorea ematen dioten zuhaixka-espezieek eta bizilagunekiko pribatutasuna sortzeko igokariak dira. Terraza-eremuaren ostean, eremu lau txiki bat dago, bi aldeetan, lorontziaren antzerako landareak daudena, baina lurzoruan. Kasu honetan, belarrarentzako espazio txikia zenez, kalitate handiko belar artifiziala jartzearen aldeko apustua egin zen. Lorategi honek dituen bista onak aprobetxatuaz, eremu laua amaitu eta aldapa eremua hasten denean, neurrira egindako zurezko bankua sortu zen. Aldapa eremuan, eskailera luze bat egin zen trabiesa ekologikoekin, bezeroek duten eskura dauden lur zabal guztiak aprobetxatzeko. Belarrak ateratzearen aurkako sarea jarri zen maldan eta igokariak landatu ziren, mantenu baxuko berdegunea sortzeko. Era berean, hainbat fruta-arbol landatu eta hamaka bat jartzeko eremu bat sortu zen. Lorategi osoaren kasuan, mantentzea eta garbiketa erraztea lehenetsi zen, beraz, harri eta legar guztiak erretxinatu ziren. Honekin, bisualki aldaketarik jasaten ez duten gainazalak lortzen dira, baina aldi berean, maila praktikoan, gauzak asko errazten ditu harriak mugitzen ez direlako.

ProiektuaEraikuntza berriko lorategiaUrtea2021Share