Lorategi pribatu honek aisialdirako erabilera duen aurrealdeko lorategi nagusi bat dauka eta aldi berean, atzeko lorategi bat zuten erabilera handirik ematen ez zitzaiona. Xarma handirik gabeko eremua zen, eremu osoa estaltzen zuen eta erabilera oro galtzen zuen landarediarekin.
Helburua eremu atsegin bat sortzea zen, barbakoa leku horretan zegoela aprobetxatuaz. Horretarako, lehenik eta behin zegoen landaredi guztia guztiz kendu eta lurra mugitu behar zen eremu mailakatu bat sortzeko. Bertan zegoen horma, denborarekin hondatu egin zen, beraz, horma hori modu ezberdinetan estaltzeari garrantzi handia eman zitzaion zoru teknologikoa eta landare igokariak erabiliz.
Altzari gisa, zeramikaz forratutako lorontzi bat eraiki eta zoru teknologikoz egindako “airetiko” eserlekua sortu ziren bertan. Erretegiko zorua mailakatu eta kalitate handiko zoru teknologikoz estali zen. Barbakoa gunearen alde batean lorategi bat sortu zen giroa freskatzeko.